XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Julitxuk ez daki, ohetzar horrek betirako lez iruntsi zinduzan egun berean, ohetzar ugaria eta ohetzar hutsa baino ez dan egoitza goibel horretatik, zimeldu baino lehen, hanka egin guran egozan erizain bietatik batak besteari
Txikia, dotorea, zuzena, mehea.
Nortxu langoxea.
- Hor Inor. Inortxo!...- esan eban, eztarrian gora nekez etorren, aspaldi itotako zure abots makalduak.
Eta, inoren zaragia langoxea dozun, gaixotasunez puztutako gorputz ikaragarri horrek izen barria entzun, beragaz barrua bete ahala esannahia bereganatu eta ondo ikasi ondoren sagar-erre koloreko baldosa margulen azpian gorde eban.
Inork be ez daki, oheari ahoa zabaldu eta betirako lez hantxe barruan sartu zinduezan aurretxoan, zure izena jakingarrien koaderno lodi astunean idatzita gorde eutsuen ezkero, zeurea gogoratu ezin dozulako, ikusten dozun edonoren izena aldatu behar itzela sentitzen dozunik.
Inortxok be ez daki eta ez dau beharbada egundo igarriko.